2012/09/21

PRAKTIKAU GUREKIN! izena emateko epea zabalik dago


Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.

Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA merkeago, eta beste hainbat abantaila. Informazio gehiago.

Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara eta PRAKTIKATU GUREKIN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario