Pages

2015/10/26

Errigora, Nafarroa hegoaldeko euskara eta bertako ekoizleak babesteko ekimena

Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektuak ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ udazkeneko kanpaina abian jarri du.
Errigora Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz eta bere helburuak dira, bestea beste; eskualde honetako produktuei Euskal Herriko plazan bidea ematea, elikadura subirautza bultzatzea eta horrekin batera, “zona no vascofona”ko euskalgintzari bultza ekonomikoa ematea. Horretarako, hango produktuak Euskal Herrian zabalduz, etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako euskalgintzara bideratzen da.
Udazkeneko kanpaina hau AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da. Horrez gain, ekimena sare erara funtzionatzen duenez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako herritarrek, udalek eta enpresek ere laguntza emango dute.

Errigora saskia
errigora_saskiaLotearen osagaiak: Olio botila bi (bat ekolojikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa) , Potxak , Kardoa, Borraja, Orburuak, 2 zainzuri lata, Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta Barazki krema (ekologikoa).

Saskiaren salneurria: 50 euro (saski berdina merkatuan erosi ezkero ere 50 eurotako salneurria izango luke. Alabaina, kasu honetan herritarren lan bolondresak egindako bitartekaritzak, %25 euskarari bideratzea errealitate bihurtzen du).

Eskaria egiteko azken eguna: AZAROAK 14 
Eskaria LAUTADAKO AEKn egin ahal duzu eta saskia bertan jasoko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario