Pages

2017/11/20

GAZTAREN ZAPOREA

Aurreko larunbatean, egun eguzkitsua iluntzen hasi orduko, Eginoko herrira abiatu ginen Lautadako berbalagunak. Eginoko gazta museoan zain zegoen Garazi, txikitatik ardi artean ibili den neska gazte eta jatorra.


Lehenengo, gazta egiteko erabili izan diren tresnak eta teknikak ezagutu genituen bigarren solairuan daukaten museoan. Leku txiki,gozo eta xarmagarri honetan artzainaren eta gaztaren munduan bidaia benetan interesgarria egiteko parada izan genuen.



Lehengo eta gaurko errealitateak oso desberdinak badira ere, helburua etxean ekoiztutako gazta egitea izaten jarraitzen du, ahalik eta gehien errespetatuz animaliak eta ingurua.



Amaitzeko, hiru gazta mota dastatu genuen: naturala, ketua eta gaztazarra!

No hay comentarios:

Publicar un comentario