Ostiral honetan, hilaren 20an, 75 ordu Euskaraz
mugimendurako lortutako lokalaren inaugurazioa izango da. Aguraingo
erdigunean, Kale Nagusian bertan izango du elkargune ekimenak.
Ostiralero zabalik egongo da euskaltzale guztion topagune izatera iritsi
nahi duelarik.
Idatzi honen bidez euskaltzale guztiak gonbidatuta daudela jakinarazten da!!
19.30etatik aurrera, ohitura onei muzin egin ezinik, pintxo potea
egongo da, eta ekimenerako espreski diseinatutako kamisetak enkargatzeko
aukera ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario