Pages

2016/02/01

MENDIXURREKO PARKE ORNITOLOGIKORA BISITA

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzo, Mendixurreko parke ornitologikoa ezagutzera joan ginen Lautadako berbalagun eta gurasolagunak. 40 lagun inguru bildu ginen eta Igor gidariaren eskutik gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko parada izan genuen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi baita parkeko Igorri ere!
Hurrengo irteera otsailaren 28an izango da, Arrigoristara ibilbidetxoa egingo dugu hain zuzen ere. Izena eman nahi baduzu, idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera edo deitu 607 628342 telefonora.
Zatoz gurekin inguruko txokoak ezagutzera euskara praktikatzen duzun bitartean!

Aurkezpena euripean
Behatokira bidean

Talde argazkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario