Pages
2016/10/24
2016/10/06
Lautadako berbalagun egitasmoaren ikasturte hasiera
Ostiralean, Pintxo pote magikoa izan genuen Araian Eriz magoari esker. Tabernaz taberna ibili ginen berbalagunekin herritarrak euskara praktikatzera gonbidatu genituelarik. Zuk ere euskara praktikatu nahi baduzu, eman izena Lautadako AEKn edo http://praktikatu.blogspot.com.es/ webgunean.
2016/10/05
2016/09/27
2016/09/23
GURASOLAGUN TALDEAK
Kaixo ama/aita:
Ikasturtea hasi da gure herrian eta gurasolagun taldeak osatzera animatu nahi zaituztegu. Gurasoon artean talde txikiak sortu eta euskaraz dakien jendea zein ikasten ari direnak elkartu nahi ditugu, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Badira, umeak ikastolara eraman eta jarraian kafea hartu bitartean, euskara praktikatzeko izena eman dutenak!
Zer lortu nahi dugu?
Ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea.
Gure lagunartea zabaltzea.
Gurasoen arteko giroa euskalduntzen joatea.
IZENA EMATEKO:
-Agurain :Lautadako AEkn 10:00etatik 12:00etara
-Araia: Jolaslekuan 17:00etatik 19:00etara
-Dulantzi: Kultur etxeko sarreran zure kontaktua utzi eta deituko dizugu
-lautada_berba@aek.eus helbidean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



