Pages

2014/03/18

Euskararen jatorria: Enigma europar bat DOKUMENTALA


Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian.
Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita
Errealizadorea: Juanfe Garcés
Produktore eragilea: Josu Erguin
Zuzendaria: Hasier Etxeberria
Iturria: Eitb.tv

OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 19:30ean, ZABALARTEN

2014/02/18

"ITSASOAREN ALABA" dokumentalaren proiekzioa

NON: Zabalarten
NOIZ: Otsailak 20
ORDUA: 19:30ean

Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.
Zuzendaria:Josu Martínez
Gidoia: Josu Martínez
Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes
Argazkia: Hibai Castro
Muntaketa: Txaber Larreategi
Musika: Benito Lertxundi

2014/01/13

DOKUMENTALA Euskal Herria: Ezkutuko zorra

Euskal Herria: Ezkutuko zorra

Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure jarduera ekonomikoak zein kontsumoak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dute, haiekiko zor bat sortuz; zor ekologikoa, alegia.

NON: Aguraingo Zabalarte Aretoan
NOIZ: Urtarrilaren 16an
ORDUA: 19:30ean