Pages
2013/02/26
2013/02/19
BERTSO KORRIKA AGURAINEN
2013-03-01, ostirala, Agurain
Bertso-saio 22:00etan Herriko Tabernan.
Bertsolariak: Oier Arbina, Jon Ruiz de Pinedo, Oihane Perea, Igor Elortza.
Gai-jartzailea: Oier Suarez
Antolatzailea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, aek eta Lautadako Bertso-eskola
Korrikaklip lehiaketa abian jarri du Korrika 18k
Euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren mezua eta leloa lau haizeetara zabaltzeko Korrikaklip lehiaketa martxan jarri du Korrikak. Parte hartzea oso erreza da: edizio honetako kantaren (Bagoaz!, Esne Beltza) bertsioak, koreografiak, lip dubak, coverrak, dantzak, flashmobak, bestelako bideo laburrak… egin eta korrikaklip@gmail.com helbidera bidali!
Olbeako irakur txokoa
Otsaila eta martxorako liburuarekin hasiak dira Olbeako literatura txokoko kideak. Misterioarekin jarraituz, Dolores Redondoren “Zaindari ikusezina” aukeratu dute oraingoan. Liburuaz hitz egiteko eguna, martxoak 20, 20:00etan Jai Alain.
Zaindari ikusezina
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.
Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.
Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du albarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak.
Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Badajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharren elezahar erta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundo mitologiko horrek nobelak izango du protagonismoa.
Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundo antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.
2013/01/17
SIALUK HARTZ TXIKIAREN BIDAIA
Sialuk hartz arre txikia dugu eta goitik behera marroia da. Ipar hegoan bizi da bere ama Nannuralukekin, guztiz zuria den duen hartz errearekin.
Sialuk berari buruz dena jakin nahi du. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du. Bertan, iraganaren berri izango du, bere jatorriaren berri. Bere benetako amaren istorioa ezagutuko du, hartz errearena. Lagun berriak egingo ditu eta bere buruaz jabetuko da.
Egilea: Creación Colectiva
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Anduriña, Paula Alfieri
NON: Harresi aretoan
NOIZ: 2012/01/19
ORDUA: 18:00
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



