Pages
2014/11/26
LAUTADAKO GURASOLAGUN: Jolasik onena, munduan barrena
Ikasturte honetan bidaia zoragarri bati hasiera eman diogu Lautadan. Horretan, munduko txoko desberdinak ezagutuko ditugu eta pasaporte hau izango da ateak zabalduko dizkiguna.
Dokumentu horretan ikasturteko ekintzen eta daten inguruko informazioa agertzen da baita proiektuaren helburuak ere.
Lautadako familien artean euskararen erabilera bultzatzea da gure asmoa, jolasa bide hori lantzeko tresna nagusia izanik.
Asteburuan afrikan egon gara, animaliekin "collage" ederrak sortu ditugu eta bukatzeko kantuan eta dantzan ibili gara.
2014/11/19
LAUTADAKO BERBALAGUNEN ASTEBURUA
Astebu honetan hainbat ekintza antolatu ditugu gure Lautada eder honetan. Batetik, Araiako berbalagunek Bertso- saio didaktikoan parte-hartu zuten.Eskerrikasko Ruben!
Lautadako Berbalagunak eta euskaldunak Alaitzako eta Gazeoko margoak ikustera joan ginen. Tolosako bikote bat ere animatu zen. Eskerrikasko Bea!
Dulantziko Gurasolagunak jolastu eta kantatu egin zuten Urtxintxako lagunekin .Eskerrikasko zuei ere!
2014/11/17
BERTSO-SAIO DIDAKTIKOA
Bihar Agurainen "Bertsolaritza, zer da hori? hitzaldia, bertso-tailerra
2014-11-18, asteartea, Agurain
"Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2014-11-18, asteartea, Agurain
"Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2014/11/06
2014/11/05
Korrika badator!
Ostegunean (hilak 6) Korrika aurkeztu dugu. 11:00etan, Arriaga Antzokian (Bilbo) eta 15:00etan, Kalostrape ostatuan (Baiona).
Zatozte! Gora #korrika!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)